Aurtengoan berriz ere Iruñeko jaiak gainean ditugu. Berriz ere, iruindarrok gure hiriaz gozatu eta ongi pasatzeko, dantzatzeko, barre egiteko, aldarrikatzeko eta bertze hamaika gauza egiteko parada izanen dugu 9 egunetan zehar. Herritarrok prest gaude iada! Azkenan iritsi da gure momentua.
Hala ere, azkeneko hamarkadan Udaletxeak hiri honen eta herritarron kontra burututako trikimailuak eta joko zikinak ez dira makalak. UPNren gobernuak (PSNren tartezko laguntzaz) herritarrak ito eta diruzale, empresari eta yankiendako jai eredua bultzatzen saiatu da. Bidelagun ugari izan ditu afera honetan Yolanda Barcina alkateak; Ezin alde batera utzi kukuxumusu
makro empresak bere lehen astapenetatik denon jaia den honetatik negozioa egin izana, jaien benetazko argazkiaren desitsuraketa plazaratzen. Desfase
hutsaren irudia saldu nahi izan du marrazki enpresak. (adibide franko dago faktoria honen inguruan: kalimotxo de mama
, Argazki erotikoen lehiketa, edo azkenekoa herri honekin zer ikusia ez duen tomatina
jaiaren berprodukzio bat ekartzeko apustua besteak beste). Honi lagunduta udaletxeak, Sanferminetaz saldutako irudi español, zezen, feria, sangria eta OLÉ zalea. Estatu Espaniarreko feriaekin alderatuz eta parekatuz. Gainontzeko herrietako kultura eta ohiturak erabat errespetatzen baditugu ere ez da hemengo eredua.
Empresa pribatuen esku utzita daude Sanferminak. Bertako zein kanpoko enpresek, batez ere kanpokoek, herritarrok baino eskubide gehio dituzte egun. Herritarroi hamaika dira urte osoan zehar debekatu eta imposatzen zaizkigun gauzak; baita exigitzen zaizkigunak ere. Enpresak bitartean ordea non nahi, noiz nahi eta nola nahi ibil daitezke. Heritarrok haien beharretara prest egon behar dugu gainera. (Gogora ekarri Cuatro telebista kateak iaz egindako despliegea, Alde Zaharreko bizilagunen egunerokoa etengabe oztopatuz).
Honen arira, gogor salatu nahi dugu GoraIruña
herri plataformari jaietan espazio bat izateko ukapena; UPNren despotismoaren seinale hutsa. Honekin batera, erabat kritikagarriak dira udaletxearen beste hamaika jarrera herritarron eta herri mugimenduon eskarien aitzinean. Bat aipatzearren: ezagunak eta larriak dira azkeen urteetan Jaietan emandako emakumeen aurka hamaika eraso. Udaletxea mutu geratu bai eta ez du inolako neurririk hartu gainera. Berriz ere herritaron esfortzu eta lanaz erasoak salatzeko telefono bat jarri da. Hala ere, argiztatu gabeko gune eta txoko arriskutsuen egokitzapen eta argiztatzean lana handia dago oraindik, Udaletxearen etengabeko bizkarra jaso baita. Honen aitzinean, herritarroi deia luzatzen diegu mota guzietako erasoei aurre egiteko.
Gero eta globalizatuago nahi duten hiri-eskualde eredu honetan, herritarrok 9 egunez benetako hiria plazaratzeko prest gaude. Honi jarraiki, aspaldian ikasi genuen gazteok guk geure espazioa eta beharrak asetzen eta auto-antolatzen. Bosgarren urtea da iada 3Indarrok Gazte Peña sortu genuela. Herri jaien aldeko bidea ireki genuen eta hamaika izan dira burututakoak urte guzti hauetan. Aurten ere zalantzarik gabe bost urteak ospatu eta Udaletxeari zirrikitua irekitzen jarraituko dugu. Ozpina botako diegu begietara eta gatza irekitako zaurietan; herritarron jaiak lortu bitartean. Sanferminetan berriz ere, autogestioan, euskaran eta euskal kulturan, okupazioan, sexu askatasunean, feminismoa, elkartasunean,… oinarritutako irrintzia presente egonen da. 3indarrok Gazte Peña presente egonen da.
Honetarako egitaraua iada prest dugu eta gurekin bat egiteko gonbidatzen zaituztegu!
Etiquetas: 2009, 3indarrok, fermin, gazte, iruñea, peña, san