Pankarta Lehiaketa 2016

Aurten ere 3indarrok gazte peñak musikaz eta kolore gorriz beteko ditu Iruñeko karrikak. Eta horretarako, ezinbesteko izanen dugu pankarta eder bat! Artista hutsa al zara? Parte hartu ezazu Gazte Peñako pankarta lehiaketan, eta sari bikainak irabazteaz gain, zure pankarta bestaren parte izanen da!

Parte hartzeko oinarriak:

  1. Goiburuan: “3indarrok gazte peña 2016”.
  2. A3 tamainan aurkeztu beharko da diseinua.
  3. Originaltasuna eta egunerokotasuna baloratu eginen da.
  4. Pankartaren ohiala gorria da. Kontuan har bedi koloreak hautatzerakoan.
  5. Lanak ekainaren 2an aurkeztuko dira Iruñeko Gaztetxean 19.00tik-21:00ra.

Saria:

  • Uztailak 6ko hamaiketarako 2 txartel
  • Uztailak 11ko gazte bazkarirako 2 txartel
  • Gazte peñakide lotea.

 

 

Anuncios

SANFERMINETAKO GAZTE EGUNA 2013

Uztailaren 11an 3indarrok Sanferminetako gazte eguna ospatu genuen. Halere, aurten ez gara gu bakarrik egon, Kale Jira!ko lagunak gurekin etorri ziren eta. Goizeko 11:00etan Eskifaia kofradiako, Kaskagorriko eta Baionako Gazte Asanbladako lagunei harrera egin genien hamaiketako batekin. 12:30tan Jai Gunera jeitsi ginen Independantzaren kalejirarekin lagunduta eta alde zaharreko hainbat tabernatan geldialdiak eginez.

Jai Gunean Gozategiren kontzertuarekin dantzan jarraitu genuen gazteak eta ostean, ohitura bilakatu den atzerapentsoarekin, Gazte bazkariari ekin genion zeinetan 200 gaztek bazkaldu genuen. Bazkal ostean Garazi Goienetxe Bakarlariak kantuz jarri gintuen denoi: euskal herrian euskaraz, martxa baten azken notak…

Behin digestioa eginda, Olinpiadei ekin genien txarangaren musikaz giroturik. Bertan, Euskal Herriko hiriburuetako Jai dinamiketako gazteak parte hartu geuen; halere 3indarrak irabazi genuela esan beharra dago! Hauexek bukatu ostean, alde zaharrean zehar kalejira egin genuen txarangarekin eta gure pankartarekin. Azkenik, Jai Gunera itzuli ginen eta urteroko Gazte Peñaren argazkia egin genuen.

Egunari amaia emateko, Jai Gunean Gazte Peñaren kontzertuak gauzatu ziren: BOLBORA, BIDE BAKARRA, RAPEROS DE EMAUS eta HABEAS CORPUS. Ehunka gazte eta ez hain gazte gerturatu ziren gunera 3indarroken kontzertuetaz gozatzera!

UZTAILAK 7

Atzoko eguna 3infarrok Elektrotxarangaz hasi genuen, Alde Zaharrean zehar kalejira alaitsu bat gauzatuz. Arrakasta itzela izan zen, gazte eta ez hain gazte aunitz gerturatu ziren gurera.

20:30etan Gazte Peñaren kontzertuak hasi ziren Gora Iruñea!ren Jai Gunean, Pottoka Punk, RADIO PLEBE eta OBRINT PAS! Jendez lepo egon zen Jai Gunea, hainbeste ezen gunea ixtean kostata hustu genuen. BIBA ZUEK!

 

FESTAK EZ DU SEXISMOA JUSTIFIKATZEN

sanfermin_babosoak_errekaraIkurrina batek hainbat eta hainbat asaldatu ditu. Honek, ordea, inor ere ez. Iruñeko sanferminetako postal gisa plazaratu dituzte argazki hauek hainbat hedabidek. El Mundok, esaterako, “la ya tradicional caza del desnudo femenino” gisa definitu du horietako argazki bat. Irudietan agertzen diren jarrerek, aurpegiek, esku horiek guztiek… eta hainbat hedabidek gertaera horiek tratatzeko izan duten moduak zeresan handia sortu dute.